Curriculumaren zehaztapen mailen gaiari erreparatuz, gaia laburbiltzen duen taula bat burutu dugu gure ezagutzetan eta klaseko lanketatan oinarrituz. Hau amaitzean, konparaketa bat egin dugu erreala den taula batekin. Bloggean, curriculumari buruzko bi sarrera ezberdin burutu ditugu.
Batetik, guk
eginiko taula eta bestetik bi taulen konparaketaren hausnarketa eta bertatik
ateratako ondorioak.
Hori dela
eta, honako ondorio hauek atera ditugu bertatik.
Alde batetik,
konturatu gara hainbat kontzeptuen jakintza menperatzen dugula aurreko urtean
landu izanari esker. Honekin, esan daiteke, beraz, nahiko etekin positiboak
atera ditugula lanketa honetatek nahiz eta oraindik osatzeko zenbait ideia
falta zitzaizkigun.
Bestalde,
jakin badakigu, aurretik genituen jakintzak ez zirela nahikoa, izan ere,
jakintza hauek osatzea lortu dugu taula honi esker kontzeptu berriak ikasiz eta
ulertuz.