Unitate didaktikoa diseinatzen: ARAZO EGOERAK AZTERTZEN.


Sarrera honetan, klasean, taldeka, proposatu zaigun arazo egoerari buruzko ariketa bat azleratuko dut. Ondorioetan atera dugunez, haur bakoitza bera den bezala errespetatu behar dugu behar dituen erritmo eta beharrak asetuz.

Hona hemen proposatu zaigun ariketa:

3) ARAZO-EGOERA

7. Demagun, zure lehen klase eguna dela Haur Hezkuntzako 1º zikloko 3º mailako umeekin. Egin beharrak eta gelan jarraitu beharreko metodologia azaldu dizkizute baino zu ez zara eroso sentitzen egin beharrarekin zein metodologia berarekin, ez baituzu kontrolatzen. Gainera haurrak aztoratzen hasiak dira. Zer egingo zenuke? Hau da, nola antolatuko zenuke gelako dinamika? Zehatz-mehatz azaldu.

Egoera honen aurrean, haurrei borobilean esertzeko eskatuko nieke. Ondoren, talde dinamika sustatzeko asmoz, gometxak edota kolore, forma… desberdina duen materiala erabiliko nuke taldeak sortzeko.
Materiala aukeratuta, haurrei begiak ixteko eskatuko nieke eta bakoitzak gometxa bat hartuko du. Ondoren, forma edota kolore berdina duten haurrak talde berean kokatuko nituzke talde bakoitzak txoko batean kokatzeko helburuarekin.
Txoko bakoitzean, jolas edota egiteko desberdinak izango dituzte. Hau da, esperimentazio txokoa, jolas sinbolikoaren txokoa… Txoko bakoitzak kolore edota forma bat duenez, gometxak azaltzen dien kolore edota forma hartako txokoa izango da talde bakoitzaren abiapuntua.
Txoko bakoitzean, talde bakoitzari 15 minutu inguru eskainiko zaizkio bertan jolastu eta parte hartzeko. Ondoren, beste txoko batera bideratuko zaie, honela errotazio moduko bat sortuz, guztiek txoko guztiak ezagutu eta proba ditzaten. Gu hezitzaile bezala, behaketa lanetan arituko gara, behar denean gure laguntza eskainiz, baina jolasa eten gabe.
Azkenik, txoko guztiak ezagutu ondoren, guztiei borobilean esertzeko gonbidatuko zaie eta bertan, zer moduz aritu diren eta nola sentitu diren galdetuko diegu. Honekin batera, emozioak azaltzen dituzten aurpegi batzuen txartelak azalduko dizkiegu, honela sentitu dutenaren txartela aukeratu eta haiekin sentimendu eta emozioen gaia landuko dugu, haiek ere errazago identifika dezaten uneoro sentitu dutena.

8. Zergatik esango zenuke hautatu duzula metodologia edota egiteko modu hori? Nola izendatuko zenuke, egindako antolaketari? Zein oztopo topatu dituzu bidean?

Hautatuko metodologia, txokoen metodologia bezala izendatuko nuke. Metodologia hau aukeratzearen arrazoia, ezaguna eta positiboa den metodologia bat delako pentsatzen dugulako izan da.
Metodogia aurrera eramateko momentuan, hainbat arazoekin topo egingo genukeela uste dugu. Alde batetik, taldeen antolaketa gidatua eta zorizkoa izan da; orduan, ez dute nora joan nahi duten aukeratzen eta agian taldeen antolaketarekin ere desadostasunak azal daitezke. Bestalde, emozioen jardueran, agian, badaude haur batzuk emozioen inguruan hitz egin nahi ez dutenak.

9. Uste al duzu, maila desberdineko umeekin egoteak, metodologia, edukiak eta helburuak aldatzen dituela? Zergatik?

Gure ustez, maila desberdineko haurrekin egoteak, alde batetik metodologia, edukiak eta helburuak aldatzen ditu batik bat bi urteko haur batek eta sei urteko beste haur bat ez dituelako behar berdinak.

Bestalde, esatea, adin bereko haur guztiek ez dituztela behar berdinak nahiz eta adina berdina izan. Hori dela eta, gure ustez, ez da egokiena helburu, metodologia eta eduki batzuk zehaztea adin bakoitzarentzako.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

AGURRA!

Azken argitalpen honekin, haur hekuntzako didaktikako lauhilekoari eta kurtsoari, bukaera ematen diot. Hasieran, blog honen helburua soilik...