Unitate didaktikoa diseinatzen: EBALUAZIOA ULERTZEN

Ebaluazioari dagokionean, pentsatzen duguna baina garrantzia eta zailtasun handiagoa dauka. Hori dela eta, honetaz konturatzeko, bi ariketa gauzatu ditugu; bat taldeka eta bestea berriz, bakarka. 
Taldeko lanean, ebaluazio eta kalifikazioaren arteko  hausnarketa bat egin genuen ondorengo artikuluetan oinarrituta.

Alcaraz, N (2015) “Evaluación versus calificación” eta Delval, N (2005) “¿Evaluación? No, gracias, calificación” 

Artikulu hauek irakurri ostean, honako galdera hauei erantzun genien:

Zer da kalifikazioa eta zer ebaluazioa?

Ebaluazioari dagokionez, helburua, ikas-irakas prozesua izango litzateke. Hau da, prozesuan oinarritzen da eta ikaslearen erantzunetatik aparte, irakaslearen lana ere hartzen du kontuan.

Kalifikazioa berriz, prozesua bigarren maila batean uzten du emaitzei soilik garrantzia emanez. Honen helburua, ikaskuntza kontrolatzea da ikasleen lanak neurtuz eta ondoren, kuantitatiboki nota bat jarriz. 

Zeintzuk dira bakoitzaren onurak eta oztopoak?

Ebaluazioaren onurak: 

  • Prozesua kontutan hartzen du
  • Testuingurua kontutan hartzen du
  • Irakasleak gelan gertatzen dena kontuta izaten du. 
  • Irakaslea ebaluatzen du; ez soilik ikaslea.
  • Ikasle bakoitzaren gaitasunak hartzen ditu kontuan. 
Kalifikazioaren onurak:

  • Pisaren aburuz, gizarteak informatuta egoteko balio du.

Ebaluazioaren oztopoak:

  • Ebaluazioa ez zaio behar adina garrantzia ematen; azken finean, azken nota da garrantzitsuena.
  • Uneoro, jarrera aktiboa eskatzen du. 
  • Inplikazio sakona eskatzen du 
  • Irakasleen arteko elkarlana eskatzen du eta batzuentzat oztopo handia da.
Kalifikazioaren oztopoak: 

  • Ikasle aspertuak sortzen ditu, beraien sormena oztopatuz. 
  • Soilik zenbakiak hartzen dira kontuan.
  • Ikasle irakasle arteko harremana oztopatu egiten du
  • Ikasleen segregazioa bultzatzen du
  • Ez du prozesua kontutan hartzen
  • Ez du testiungurua eta ikasleen beharrak kontutan hartzen
  • Erakusten dena eta errealitatea ez  dute bat egiten.
Zergatik uste duzu nahasten direla kontzeptuak?

Arazoa informazio falta dela uste dugu; egunerokotasuan nahasten diren kontzeptuak dira eta azkenean, gaur egun, zuzenki lotuta daude. Egia da, bata bestearekin uztartuz landu daitezkeela. Baina, gizarteak informazio gehiago ian beharko lukeela argi dago. 

Bien artean zein aukeratuko zenuke? Erantzuna arrazoitu.

Dudarik gabe, ebaluazioa izango zen aukeratutakoa. Ebaluazio, prozesu osoa hartzen baitu kontuan. Oso garrantzitsua da ikasle bakoitzaren testuingurua eta gaitasunak kontutak hartzea; pertsonak gara eta ezin dugu kuantitatiboki pertsona bat neurtu. Kontutan izan behar dugu pertsona batek zein egoera bizitzen ari den eta nola eragiten ari dion ikaskuntza prozesuan. Azken finean, ikasle bakoitzak bizitza bat dauka eta argi izan behar dugu bakoitzak motxila desberdin bat dakarrela bere bizkarrean. 


Bakarkako ariketan berriz, irudita proposatu zitzaigun eta ebaluazioari buruz ikusten genuena iruzkin batean irudikatu behar izan genuen. 



Irudi hau ikustean, oraindit interpretaziorik egin gabe, ikusten dut animaliak desberdinak direla eta irakasleak ikasle guztiei ebaluazio froga berdina eskatzen ari diela. 

Argi izan behar dugu, ikasle guztiak gaitasun eta izaera desberdina dutela eta ezin diegula ebaluazio berdina ikasle guztiei ezarri. 

Baina, interpretazioan sartuz, ikusi daiteke irakaslea autoritarioki jokatzen duena " ebaluazio zuzena" soilik ikusita. Baina, ebaluazio zuzen bakarra dago? Ikasle guztiak gaitasun berdinak dituzte? Ebaluazio bakar batean zentratu behar gara; orduan, zein da zuzena den ebaluazioa?

Irudiarekin jarraituz, irakasle autoritario honen "ebaluazio zuzena" zuhaitzara igotzea da, lehen esan bezala, gaitasuna eta ikasleen prozesua kontutan hartu gabe, Ebaluazio honek soilik emaitza hartzen du kontuan. Hau da, zuhaitzara igotzeko gai den edo ez. Ebaluazio zuzen hori zuhaitzara igotzen duene soilik jasoko du. Baina, ebaluazio horretara iristeko egiten den prozesua? 

Kalifikazio mota hau, ikasleen arteko desberdintasuna sortzen ditu; batzuk gai izatea eta beste batzuk ez. Horrekin batera, frustrazio sentimenduak sor daitezke. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

AGURRA!

Azken argitalpen honekin, haur hekuntzako didaktikako lauhilekoari eta kurtsoari, bukaera ematen diot. Hasieran, blog honen helburua soilik...