AGURRA!

Azken argitalpen honekin, haur hekuntzako didaktikako lauhilekoari eta kurtsoari, bukaera ematen diot. Hasieran, blog honen helburua soilik, egindako lanak gordetzeko balioko zuela pentsatzen nuen; baina, esan beharra daukat, didaktikaren garrantziaz jabetzeko eta nire ezagutzak aberasteko balio izan duela. 

Horregatik guztiagatik, espero dut blog hau zuen laguntzarako eta ezagutzarako balio izatea! 

Besterik gabe, gure txikiekin etorkizuna sor dezagun!

Muxu handi bat eta hurrengo bat arte!!

😘😘😘

niño beso bilaketarekin bat datozen irudiak

EGILE DESBERDINEN AZKEN ERREPASO ARIKETA

Egile desberdinen azken errepasoa egiteko, honako ariketa hau egin dugu.


UNITATE DIDAKTIKOAREN AURKEZPENA

Argitalpen honetan, egindako unitate didaktikoaren ahozko aurkepenean erabilitako euskarria azaleratuko dut.









Unitate didaktikoa diseinatzen: EBALUAZIOA ULERTZEN

Ebaluazioari dagokionean, pentsatzen duguna baina garrantzia eta zailtasun handiagoa dauka. Hori dela eta, honetaz konturatzeko, bi ariketa gauzatu ditugu; bat taldeka eta bestea berriz, bakarka. 
Taldeko lanean, ebaluazio eta kalifikazioaren arteko  hausnarketa bat egin genuen ondorengo artikuluetan oinarrituta.

Alcaraz, N (2015) “Evaluación versus calificación” eta Delval, N (2005) “¿Evaluación? No, gracias, calificación” 

Artikulu hauek irakurri ostean, honako galdera hauei erantzun genien:

Zer da kalifikazioa eta zer ebaluazioa?

Ebaluazioari dagokionez, helburua, ikas-irakas prozesua izango litzateke. Hau da, prozesuan oinarritzen da eta ikaslearen erantzunetatik aparte, irakaslearen lana ere hartzen du kontuan.

Kalifikazioa berriz, prozesua bigarren maila batean uzten du emaitzei soilik garrantzia emanez. Honen helburua, ikaskuntza kontrolatzea da ikasleen lanak neurtuz eta ondoren, kuantitatiboki nota bat jarriz. 

Zeintzuk dira bakoitzaren onurak eta oztopoak?

Ebaluazioaren onurak: 

  • Prozesua kontutan hartzen du
  • Testuingurua kontutan hartzen du
  • Irakasleak gelan gertatzen dena kontuta izaten du. 
  • Irakaslea ebaluatzen du; ez soilik ikaslea.
  • Ikasle bakoitzaren gaitasunak hartzen ditu kontuan. 
Kalifikazioaren onurak:

  • Pisaren aburuz, gizarteak informatuta egoteko balio du.

Ebaluazioaren oztopoak:

  • Ebaluazioa ez zaio behar adina garrantzia ematen; azken finean, azken nota da garrantzitsuena.
  • Uneoro, jarrera aktiboa eskatzen du. 
  • Inplikazio sakona eskatzen du 
  • Irakasleen arteko elkarlana eskatzen du eta batzuentzat oztopo handia da.
Kalifikazioaren oztopoak: 

  • Ikasle aspertuak sortzen ditu, beraien sormena oztopatuz. 
  • Soilik zenbakiak hartzen dira kontuan.
  • Ikasle irakasle arteko harremana oztopatu egiten du
  • Ikasleen segregazioa bultzatzen du
  • Ez du prozesua kontutan hartzen
  • Ez du testiungurua eta ikasleen beharrak kontutan hartzen
  • Erakusten dena eta errealitatea ez  dute bat egiten.
Zergatik uste duzu nahasten direla kontzeptuak?

Arazoa informazio falta dela uste dugu; egunerokotasuan nahasten diren kontzeptuak dira eta azkenean, gaur egun, zuzenki lotuta daude. Egia da, bata bestearekin uztartuz landu daitezkeela. Baina, gizarteak informazio gehiago ian beharko lukeela argi dago. 

Bien artean zein aukeratuko zenuke? Erantzuna arrazoitu.

Dudarik gabe, ebaluazioa izango zen aukeratutakoa. Ebaluazio, prozesu osoa hartzen baitu kontuan. Oso garrantzitsua da ikasle bakoitzaren testuingurua eta gaitasunak kontutak hartzea; pertsonak gara eta ezin dugu kuantitatiboki pertsona bat neurtu. Kontutan izan behar dugu pertsona batek zein egoera bizitzen ari den eta nola eragiten ari dion ikaskuntza prozesuan. Azken finean, ikasle bakoitzak bizitza bat dauka eta argi izan behar dugu bakoitzak motxila desberdin bat dakarrela bere bizkarrean. 


Bakarkako ariketan berriz, irudita proposatu zitzaigun eta ebaluazioari buruz ikusten genuena iruzkin batean irudikatu behar izan genuen. 



Irudi hau ikustean, oraindit interpretaziorik egin gabe, ikusten dut animaliak desberdinak direla eta irakasleak ikasle guztiei ebaluazio froga berdina eskatzen ari diela. 

Argi izan behar dugu, ikasle guztiak gaitasun eta izaera desberdina dutela eta ezin diegula ebaluazio berdina ikasle guztiei ezarri. 

Baina, interpretazioan sartuz, ikusi daiteke irakaslea autoritarioki jokatzen duena " ebaluazio zuzena" soilik ikusita. Baina, ebaluazio zuzen bakarra dago? Ikasle guztiak gaitasun berdinak dituzte? Ebaluazio bakar batean zentratu behar gara; orduan, zein da zuzena den ebaluazioa?

Irudiarekin jarraituz, irakasle autoritario honen "ebaluazio zuzena" zuhaitzara igotzea da, lehen esan bezala, gaitasuna eta ikasleen prozesua kontutan hartu gabe, Ebaluazio honek soilik emaitza hartzen du kontuan. Hau da, zuhaitzara igotzeko gai den edo ez. Ebaluazio zuzen hori zuhaitzara igotzen duene soilik jasoko du. Baina, ebaluazio horretara iristeko egiten den prozesua? 

Kalifikazio mota hau, ikasleen arteko desberdintasuna sortzen ditu; batzuk gai izatea eta beste batzuk ez. Horrekin batera, frustrazio sentimenduak sor daitezke. 

Unitate didaktikoa diseinatzen: Metodologia desberdinak: FRANCESCO TONUCCI


Historian zehar pedagogia korrontze anitzak aurki ditzazkegu baina honetan, hainbat korronte pedagogikoetan oinarritu gara. Hala nola: Decroly, Agazzi, Kilpatrick, Tonucci, Dewey, Montessori, Eskola alternatiboa (O Pelouro eskola), eta Freire.

Gure taldeari egokitu zaion korronte pedagogikoa Francesco Tonucci-rena izan da eta bertan islatzen dut sortu dugun Power Point-a.




Unitate didaktikoa diseinatzen: ARAZO EGOERAK AZTERTZEN.


Sarrera honetan, klasean, taldeka, proposatu zaigun arazo egoerari buruzko ariketa bat azleratuko dut. Ondorioetan atera dugunez, haur bakoitza bera den bezala errespetatu behar dugu behar dituen erritmo eta beharrak asetuz.

Hona hemen proposatu zaigun ariketa:

3) ARAZO-EGOERA

7. Demagun, zure lehen klase eguna dela Haur Hezkuntzako 1º zikloko 3º mailako umeekin. Egin beharrak eta gelan jarraitu beharreko metodologia azaldu dizkizute baino zu ez zara eroso sentitzen egin beharrarekin zein metodologia berarekin, ez baituzu kontrolatzen. Gainera haurrak aztoratzen hasiak dira. Zer egingo zenuke? Hau da, nola antolatuko zenuke gelako dinamika? Zehatz-mehatz azaldu.

Egoera honen aurrean, haurrei borobilean esertzeko eskatuko nieke. Ondoren, talde dinamika sustatzeko asmoz, gometxak edota kolore, forma… desberdina duen materiala erabiliko nuke taldeak sortzeko.
Materiala aukeratuta, haurrei begiak ixteko eskatuko nieke eta bakoitzak gometxa bat hartuko du. Ondoren, forma edota kolore berdina duten haurrak talde berean kokatuko nituzke talde bakoitzak txoko batean kokatzeko helburuarekin.
Txoko bakoitzean, jolas edota egiteko desberdinak izango dituzte. Hau da, esperimentazio txokoa, jolas sinbolikoaren txokoa… Txoko bakoitzak kolore edota forma bat duenez, gometxak azaltzen dien kolore edota forma hartako txokoa izango da talde bakoitzaren abiapuntua.
Txoko bakoitzean, talde bakoitzari 15 minutu inguru eskainiko zaizkio bertan jolastu eta parte hartzeko. Ondoren, beste txoko batera bideratuko zaie, honela errotazio moduko bat sortuz, guztiek txoko guztiak ezagutu eta proba ditzaten. Gu hezitzaile bezala, behaketa lanetan arituko gara, behar denean gure laguntza eskainiz, baina jolasa eten gabe.
Azkenik, txoko guztiak ezagutu ondoren, guztiei borobilean esertzeko gonbidatuko zaie eta bertan, zer moduz aritu diren eta nola sentitu diren galdetuko diegu. Honekin batera, emozioak azaltzen dituzten aurpegi batzuen txartelak azalduko dizkiegu, honela sentitu dutenaren txartela aukeratu eta haiekin sentimendu eta emozioen gaia landuko dugu, haiek ere errazago identifika dezaten uneoro sentitu dutena.

8. Zergatik esango zenuke hautatu duzula metodologia edota egiteko modu hori? Nola izendatuko zenuke, egindako antolaketari? Zein oztopo topatu dituzu bidean?

Hautatuko metodologia, txokoen metodologia bezala izendatuko nuke. Metodologia hau aukeratzearen arrazoia, ezaguna eta positiboa den metodologia bat delako pentsatzen dugulako izan da.
Metodogia aurrera eramateko momentuan, hainbat arazoekin topo egingo genukeela uste dugu. Alde batetik, taldeen antolaketa gidatua eta zorizkoa izan da; orduan, ez dute nora joan nahi duten aukeratzen eta agian taldeen antolaketarekin ere desadostasunak azal daitezke. Bestalde, emozioen jardueran, agian, badaude haur batzuk emozioen inguruan hitz egin nahi ez dutenak.

9. Uste al duzu, maila desberdineko umeekin egoteak, metodologia, edukiak eta helburuak aldatzen dituela? Zergatik?

Gure ustez, maila desberdineko haurrekin egoteak, alde batetik metodologia, edukiak eta helburuak aldatzen ditu batik bat bi urteko haur batek eta sei urteko beste haur bat ez dituelako behar berdinak.

Bestalde, esatea, adin bereko haur guztiek ez dituztela behar berdinak nahiz eta adina berdina izan. Hori dela eta, gure ustez, ez da egokiena helburu, metodologia eta eduki batzuk zehaztea adin bakoitzarentzako.
 

HHko DEKRETUAREN ANALISIA


Egunon! 

Haur hezkuntzako 237/2015 dekretua lantzen hasi gara. Dekretu hau ikastetxea oro izan behar duen dokumentu ofiziala da. 

Dokumentu hau nola landu eta nola irakurri lantzen egon gara gelan eta talde bakoitzari kapitulu bat esleitu zaio haur hezkuntzako dekretuaren diagrama osatzeko helburuarekin. 

Hona hemen, gure taldeak egindako Oinarrizko Curriculum Dekretuaren bi kapituluen eskemak argitaratzen ditut. 

Hona hemen II. kapituluaren mapa kontzeptuala:



Hona hemen, dekretuaren VI. kapituluaren mapa kontzeptuala:



Behin talde guztiak haien kapituluen mapa kontzeptuala eginda, guztiak batu eta honako hau osatu dugu. 



Curriculumaren inguruan hausnartzen 💭



Curriculumaren zehaztapen mailen gaiari erreparatuz, gaia laburbiltzen duen taula bat burutu dugu gure ezagutzetan eta klaseko lanketatan oinarrituz. Hau amaitzean, konparaketa bat egin dugu erreala den taula batekin. Bloggean, curriculumari buruzko bi sarrera ezberdin burutu ditugu.
Resultado de imagen de libros 
Batetik, guk eginiko taula eta bestetik bi taulen konparaketaren hausnarketa eta bertatik ateratako ondorioak.

Hori dela eta, honako ondorio hauek atera ditugu bertatik.

Alde batetik, konturatu gara hainbat kontzeptuen jakintza menperatzen dugula aurreko urtean landu izanari esker. Honekin, esan daiteke, beraz, nahiko etekin positiboak atera ditugula lanketa honetatek nahiz eta oraindik osatzeko zenbait ideia falta zitzaizkigun.

Bestalde, jakin badakigu, aurretik genituen jakintzak ez zirela nahikoa, izan ere, jakintza hauek osatzea lortu dugu taula honi esker kontzeptu berriak ikasiz eta ulertuz.

Curriculumean sakontzen I: ZEHAZTAPEN MAILEN KOADROA


 Egunon!

Gaurkoan, gelan taldeka egin dugun lana aurkeztuko dizuet.

Lehenik eta behin, curriculumari buruzko informazio txiki bat emango dizuet.

Curriculuma, hezkuntzan helburu batzuk lortzeko asmoz, aurrez antolaturiko hezkuntza-plan edo -programa bezala defini dezakegu.

Curriculumaren zehaztapen mailak:





Curriculuma aztergai: MAPA KONTZEPTUALA


Curriculuma gaian sakontzeko asmoz, Jaume Sarramonaren testuarekin bat, curriculumaren mapa kontzeptual hau prestatu dugu. 

Bertan, zehazki, curriculuma zer den, honen iturriak, zein funtzio dituen, zein osagaiaz osatuta dagoen eta zehaztapen maila dituen azaltzen da. 




Konpetentzia emozionala lantzen: EMOZIOEN SAILKAPENA



Didaktika klaseak orain hasita eta arlo honetaz gutxi jakinda, hurrengo ariketa proposatu zaigu. Ariketa honen helburua, emozioez jabetzea izan da. Horretarako, hainbat ekintza proposatu zaizkigu eta guk zein sentsazio sentitzen ditugun identifikatu behar ditugu. 


Taula ikusten den bezala, askotan ez dator bat guk sentitzen duguna eta benetan dena. 

SARRERA


Kaixo guztioi!




Nire izena Anne da eta Haur Hezkuntzako gradua ikasten ari naiz. Denborarekin ikusiko duzuen bezala, haurrak eta animaliak gustoko ditut. Hori dela eta, espero del nire blog hau zuen gustokoa izatea. 

Besarkada haundi bat!😘

AGURRA!

Azken argitalpen honekin, haur hekuntzako didaktikako lauhilekoari eta kurtsoari, bukaera ematen diot. Hasieran, blog honen helburua soilik...